lunes, 7 de marzo de 2011

Badator korrika !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



1-Zer da korrika?:
AEK-k antolatutako korrika bat, euskeraren alde egindako lasterketa handi bat da. Euskera gehiago erabiltzeko da.Eskoletan euskera gehitzeko eta apollatzeko.

2-Zeintzuk dira Korrikaren bi helburuak?:
Gure hizkuntzan kontzientzatzea eta gaur eskolak zein euskaltegietako eguneko lana indartzeko dirua biltzen da.

3-Noiz izan zen lehenengo Korrika?
1980. urtean, Oñatin.

4-Zenbagarren Korrika izango da aurtengoa?
Aurten 17. korrika da.

5-Nondik nora zeharkatuko du aurtengo Korrikak eta zein egunetan?
 Trebiñon hasiko da 2011ko Apirilaren 7an eta Apirilaren 17an Donostian bukatuko da.

6-Zein egunetan iritsiko da Gasteizera?
 Gasteizera helduko da Apirilaren 14an.

7-Nork antolatzen du Korrika?
AEK antolatzen du.

8-EUSKALAKARIA hitzak zer esan nahi du?
Euskal Herria bizi dena edo euskaraz dakiena, eta euskara erabiltzen eta maitatzen duen pertsona.

9-Zein da Korrikaren omendua eta zergatik (hiru arrazoi)?
Korrikaren omendua hizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea da. Euskaltzaindia, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da.
- Bat da, Euskaltzaindia sortu zenetik, euskara babestea du xede, eta euskarari buruzko ikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak eman ditu. Eta Euskaltzaindia euskara batua sortu du.
- Baina euskara batua sortzeaz gain, Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere jakin du, dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izenekoa egin eta argitaratu dituelarik.
- Ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak.

10-Nola parte har dezakezu Korrikan (hiru bide)?
-“Korrika laguntzailea” euskarria erosiz.
-Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.
-Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.


Informazioa esteka honetik atera dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario